Emakumezkoen Tolosako V. Txirrindularitza Saria dela eta, trafiko mozketa puntualak larunbatean

Tolosako Udala
2018/07/09 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

Larunbat honetan, uztailak 14, Tolosan gauzatuko den Emakumezkoen Tolosako V. Txirrindularitza Saria lasterketa dela eta, hainbat kaletan trafiko mozketa puntualak egongo dira 15:00ak eta 19:00ak artean.

Hau dela eta, lineako autobusen ibilbideak ez dira aldatuko edo desbideratuko, baina mozteka puntual hauetako bat topatu ezkero, ohiko ordutegietan atzerapenak sortu daitezke.

Edozein zalantzaren aurrean Udaltzaingoarekin jar daiteke harremanetan Udaleko bulegoan, 943 67 58 58ra deituta edota udaltzainburuzagitza@tolosa.eus -era idatzita.