Et Incarnatus-en Urkizuko udako-solstizio kontzertura bertaratzeko aparkaleku mugatua

Tolosako Udala
2018/06/21 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

Aurten, orain arteko euriteek eragindako lohiarengatik, ez da Urkizun Et Incarnatusek kontzertua eskainiko duen gunearen, Iraolako Zuloa basoa, inguruko aparkaleku eremura autoz igotzeko aukerarik izango. Hortaz, aparkaleku eremua Urkizuko eta Albistur arteko bidean ezarri da. Urkizutik, iturrian ezkerretara hartu, eta Albisturgo antena ingurura igo behar da, eta igotako bide berean eskuinaldean aparkatu, beheruntz abiatu ostean. Derrigorrezkoa da goraino igo eta beherantz bidea eginez aparkatzea. Gainontzean, errepidea kolapsatuko litzateke.

Desgaitasunen bat duten pertsonentzat garraioa jarri du Udalak aparkalekutik goraino igotzeko.

Udaltzainek zainduko dute eremua, argibideak eta laguntza emanaz.