Hiribus elektrikoa martxan berriz ere

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/03/29 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Istripua gertatu zenetik azterketa sakona egin da eta berme guztiekin berrabiarazi da zerbitzua.

 

Martxan da Tolosako Hiribus elektrikoa bere osotasunean. Azterketa sakona egin da Rondilla kalean izandako istripua gertatu zenetik, eta Udalak berme guztiekin berrabiarazi du autobus elektriko bidezko Hiribus zerbitzua. Egindako azterketak erakutsi du giza akats baten ondorioz gertatu zela istripua. Dena den, azterketa mekaniko sakona egin zaio autobus elektrikoari eta berme guztiekin jarri da zerbitzua berriz martxan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA