Ikusgai, udal webgunean, Tolosako Irisgarritasun Planaren diagnostikoa

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/03/27 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Interesa duen orok ekarpenak egin ahal izango dizkio dokumentuari, apirilaren 14a bitartean, bitartean, gobernantza@tolosa.eus helbidera idatziz edo UDATEn horretarako jarriko den postontzian.  

  • Irisgarritasun Planaren berrikuspenaren helburua da dokumentua herriaren eta herritarren egungo zein etorkizuneko beharretara egokitzea. 

Urtarrilaz geroztik herriko Irisgarritasun Plana berrikusi eta eguneratzeko prozesuan lanean dihardu Tolosako Udalak. Denbora horretan dagoeneko bi saio ireki egin ditu informazio guztia mahai gainean jarri eta herritarren eta eragileen proposamen zein iritziak jasotzeko. 

Bigarren saio horretan, hain zuzen, Ingartek Aholkularitza eta Mugikortasun eta Garraio Ingeniaritzak eta Adibil, energia eraginkortasunari lotutako enpresak osatutako diagnostikoaren azalpenak eskaini ziren, eta ondoren, noski, bertaratutakoen iritzi eta ekarpenak jaso ziren. 

Orain, diagnostiko hori herritar ororen esku jarri du Tolosako Udalak, udal webgunean, interesa duen orok kontsulta dezan. Ekarpenak egiteko aukera ere egongo da, hain zuzen apirilaren 14a bitarte, gobernantza@tolosa.eus helbidera idatziz edo , datorren astetik aurrera UDATEn, horretarako ahalbidetuko den postontzian. 

Egungo zein etorkizuneko irisgarritasun beharrei erantzutea helburu 

Indarrean dagoen Tolosako Irisgarritasun Planak 20 urte ditu jada eta dokumentua egungo zein etorkizuneko errealitate eta beharretara egokitzeko beharra ikusi du udalak.Horretarako herriko kale eta eraikin publikoen irisgarritasun-maila ebaluatu eta etorkizunean egin beharreko hobekuntzak identifikatzen eta lehenesten ari da, herritarren eta eragileen parte hartzearekin. 

Irisgarritasun Planaren berrikuspen eta eguneraketa lau esparrutan oinarrituta dago: erabilera publikoko eremuak, garraioa, komunikazioa eta eraikin publikoak. Prozesuaren inguruko informazio guztia eta aurrez aipaturiko diagnostikoa eskura dago https://partaidetza.tolosa.eus/eu/ webgunean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA