Inauterietan garraio publikoaren zerbitzuak indartuko dira

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/02/10 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

Inauterietan garraio publikoaren zerbitzuak indartuko dituzte Udalak, Tolosaldea Garatzenek, Renfek eta Lurraldebusek, bai Tolosara etortzeko, baita itzulerarako ere. 

Autobusak

Lurraldebusen gaueko ohiko zerbitzuez gain, zerbitzu berezi osagarriak eskaintzen dituzte Udalak eta Tolosaldea Garatzenek Tolosaldeko herrietara. Aurten, Orendain, Berastegi eta Abaltzisketara doazen zerbitzuek Amarotzen ere egingo dute geldialdia, inguruko bizilagunei gaueko zerbitzuekin erraztasun gehiago emateko. Hauek dira ordutegiak:

Lurraldebusen ohiko lineatan aldaketak ere izango dira, ibilbide eta geltokietan batik bat. Hemen kontsultatu daitezke aldaketak eta ordutegiak.

Aurreratu moduan, Hiribusaren zerbitzuan ere aldaketak izango dira. Hauxe da Hiribusaren inauterietarako ibilbidea eta ordutegia.

 

Trenak

Renfek ere trenen zerbitzua indartuko du igande, astelehen eta astearterako, bai egunez, baita gauez ere. Igande eta astelehenean, adibidez, ohiko ordutegiko trenez gain, eguneko zerbitzu bereziak izango dira: zortzi Irundik Brinkolarako norabidean, eta zazpi kontrakoan.

Astelehen eta astearte goizaldean ere gaueko zerbitzu bereziak izango dira. Irundik Brinkolara joateko, hiru zerbitzu izango dira bi egun horietan (00:50, 02:25 eta 04:00). Irunerako bidean berriz, sei zerbitzu izango dira (00:29, 01:20, 02:10, 03:00, 03:50 eta 04:40). Gaueko zerbitzu hauen kasuan, Tolosa erdiguneko geltokia (apeaderoa) zerbitzuz kanpo izango da segurtasun arrazoiak tarteko. Tolosako geltoki nagusia erabili beharko da.

Hauek dira ordutegiak egunez egun:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA