Kaldereroen eguneko trafiko aldaketak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/02/05 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Goizean Rondilla kaleko trafikoa moztuko da, 10:30etik 12:30era; autobusek Santa Klara kalean egingo dute geldialdia tarte horretan.
  • Euskal Herria plazako Azokako postuak San Frantzisko pasealekuan jarriko dira.

 Larunbatean, Kalderero eguna, erdiguneko trafikoan eragingo duten ekitaldiak izango dira Tolosan. Hori dela eta, aldaketen inguruko zenbait ohar helarazi ditu Udaltzaingoak. 

  • 10:30ean mozketa puntuala: Ordu horretan Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren kalejiraren hasiera izango da Gernikako Arbola lorategietan. Hori dela eta, une batez trafikoa eten egingo da, San Frantzisko elizaren paretik –Rondilla, Zumalakarregi eta Soldadu kaleetako trafikoari eragingo die—, Gernikako Arbola lorategietara. Kalejirak aurrera egin ahala, berriro zabalduko da.

  • Rondilla kalearen itxiera: Urtero moduan, Rondilla kaleko trafikoa itxi egingo da, 10:30etik 12:30era, Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren eta Aiz Orratz/Veleta elkarteko Haur Jaialdiko kalejira egin ahal izateko. Kalejira amaitzearekin irekiko da berriro ere. 

  • Autobus geltokiak: 10:30etik 12:30erako tartean, autobusak ez dira Rondilla kaletik sartuko. Horrenbestez, musika-eskolako eta San Frantzisko elizako geltokietan ez da zerbitzurik izango tarte horretan, eta Santa Klara kalean egingo dute geldialdia. 

  • Hiribusa: Santa Klaratik Kondeaneko aldapan barrena joango da. Handik, honako ibilbidea jarraituko du: Martin Jose Iraola > Paper kalea > Iurreko biribilgunea eta hortik aurrera ohiko ibilbidea. Horrenbestez, Geltoki kaleko eta Araba etorbideko geltokietan ere ez da geratuko 10:30etik 12:30era. 12:30etik aurrera ohiko ibilbidea egingo du.

  • Azoka: Euskal Herria plazako postuak, San Frantzisko pasealekuan jarriko dira, bai asteburu honetan, baita hurrengoan ere, Zaldunita bezperan. Hori dela eta, ezingo da aparkatu San Frantzisko pasealekuko lehen erdian, Gernikako Arbolara arte.


 Aparkalekuei lotutako beste ohar bat:

 Astelehena, otsailak 9

15:00etatik aurrera, Geltoki kalean eta Geltoki plazan ezingo da aparkatu, barrakak jarri ahal izateko. San Esteban auzoko aparkalekuetako baten erdia ere hustu beharko da, Ferialekuaren segidan dagoenarena, hain zuzen.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA