Korreo kaleko 42. zenbakiaren ingurua hesituko da, segurtasunagatik

Tolosako Udala
2024/09/12 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Eraikinaren teilatu zati batzuk erori dira lurrera, eta segurtasuna bermatzeko neurriak hartu dira berehala.
  • Korreo eta Leitza kaleei eragingo die itxiturak, eta ibilgailuek ezingo dute bertatik igaro jarrita egon bitartean.


Gaur goizeko lehen orduan Korreo kaleko 42. zenbakiko –Berdura plazaren parean– egurrezko teilatuaren zati txiki batzuk erori dira kalera, bestelako kalterik sortu gabe. 

Berehala gerturatu dira Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa, ingurua itxi eta segurtasuna bermatzeko neurriak hartzera, baita udaleko hirigintza teknikariak ere, ikuskapena egitera.

Segurtasunagatik eraikinaren ingurua hesituko da. Itxiturak Korreo eta Leitza kaleei eragingo die, eta oinezkoek igaro ahal izango badute ere, ibilgailuek ezingo dute bertatik igaro. Hori dela eta, Korreo kaleko sarbidea itxiko da, Gaztelako Arkutik.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA