Larramendin egingo diren berritze eta konpontze lanak direla eta, aldaketak trafikoan eta autobus geltokietan

Tolosako Udala
2020/05/06 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Bihar goizeko 08:00etatik aurrera Larramendi kaleko 6. zenbakiko autobus geltokia zerbitzutik kanpo geratuko da

 

Larramendi kalean bihar, maiatzak 7, hasiko diren berritze eta konpontze lanak direla-eta, hainbat aldaketa izango dira trafikoan eta autobus geltokietan. Azken egunetan Arriarango biribilgunetik Arrameleko zubira arte egin diren lanek jarraipena izango dute datozen asteetan. Hala, bihar goizeko 08:00etatik aurrera Larramendi kaleko 6. zenbaki parean dagoen autobus geltokia zerbitzutik kanpo geratuko da. Autobusa geltoki horretan geratu ordez, Telepizzak Jon Andoni Irazusta kalean (biala) duen dendaren ondoko geltokian geratuko da.

Bestalde, datorren maiatzaren 13tik aurrera, Larramendi kaleko 3. zenbakiaren parean (Txosne dendaren inguruan) bide-zorua konpontzeko lanak egingo dira, eta ondorioz, zerbitzu bide hori trafikoarentzat itxita egongo da bi egunez gutxienez.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA