Nafarroa etorbideko sakonuneak konpontzeko lanak ostiral honetan, ekainak 8

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/06/06 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Konponketa burutzeko, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara, Nafarroa etorbideko autoen trafikoa Gudari kaletik barrena desbideratuko da. Bus zerbitzua ez da desbideratuko, bere horretan mantenduz.

Nafarroa etorbideko eraberritze lanak 2017an amaitu zituen Udalak, baina honelako berrurbanizatze proiektuen kasuan ohikoa den eran, asfaltoan sakonune pare bat sortu dira (blandoiak) eta hauek konpontzeko lanak egingo dira ostiral honetan, ekainak 8. Bi sakonune hauek Samaniego eta eta Foruen bitarteko zatian daude, zirkulazio errailaren erdian.

Ondorioz, konponketa burutzeko, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara, Nafarroa etorbideko autoen trafikoa Gudari kaletik barrena desbideratuko da. Bus zerbitzuetan eragin txikiena egon dadin, hauek ez dira desbideratuko eta Nafarroa etorbidetik igarotzea ahalbideratuko da, beraz zerbitzuan ez da aldaketarik izango.

Edozein zalantzaren aurrean Udaltzaingoarekin jar daiteke harremanetan Udaleko bulegoan, 943 67 58 58ra deituta edota udaltzainburuzagitza@tolosa.eus -era idatzita.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA