Ostegunetik ostiralera, gauez egingo dituzte Igerondo kaleko ur saneamenduaren lanak eta trafikoa guztiz moztuko da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/01/29 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Gau bakarreko iraupena izango dute; trafikoa itxiko da 22:00etatik 05:00etara, Santa Klarako birigilgunean eta Arramele zubian.

 

Pasa den astean abiatu zituen Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Igerondo kalea eta Jon Andoni Irazusta bialaren arteko eremuan ur saneamendua hobetzeko lanak, euri urak eta fekalak bereizteko helburuarekin. 

Lanekin aurrera egiteko, errepidearen tarte batean jardun behar dute, eta horretarako guztiz eten behar da trafikoa, bi noranzkoetan. Herrian ibilgailu gehien pasatzen diren puntuetako bat izanik, eta iparraldera joateko beste biderik ez dagoela ikusita, lanak egunez egin ordez, gaueko ordutegian egingo dituzte. Ostegunetik ostiralerako gauean arituko dira lanean.  Egun bakarreko lana izango dela azaldu du Ur Kontsortzioak. 

Trafikoa guztiz itxiko da 22:00etatik 05:00etara bitartean. Santa Klara kaleko biribilgunean eta Arrameleko zubian moztuko da errepidea. Klinikara edo garajeetara joan ahal izateko tartea utziko da, Santa Klaratik barrena. Hala ere, Klinikara igotzeko, tarte horretan, eta aukera balego, Santa Lutzia aldeko errepidea lehenesteko dei egiten da. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA