Ostiral goizean ezingo da Rondilla kalean aparkatu, estolderiaren garbiketa lanak egin ahal izateko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/11/26 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Garbiketa egin ahal izateko Rondilla kalearen ezkerreko aldea autorik gabe utzi beharko da; lanek aurrera egin ahala zabalduko da aparkatzeko aukera. 
  • Kale garbiketako zerbitzuaren emakidadunari hustubideen garbiketa indartzeko eskaera egin dio udalak.

 

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 07:00etatik aurrera ezingo da Rondilla kalean aparkatu, estolderiaren garbiketa lanak egin ahal izateko. Rondilla kaleko 31. zenbakitik –Kabi Alai elkartearen paretik– Trianguloa plazarainoko tartean egingo dira lanak. Goiz osoko iraupena izango dute eta lanek aurrera egin ahala zabalduko da aparkatzeko aukera.

Aparkalekuei eragiten ez dieten beste zona batzuetan ere ari dira garbiketan, besteak beste, Jon Andoni Irazusta pasealekuan, Usabal Industriagunean, Arramelen, Alondegi eta Lapurdi plazetan edota Lopez-Mendizabal pasealekuan.

Hain zuzen, herri osoan zehar dauden sareta eta hustubideen garbiketa sakonagoa egiteko eskaera egin dio udalak kale garbiketa zerbitzuko emakidadunari. Bestelako interbentzioak beharko lituzketen puntuak identifikatzeko mapatze lana ere abiatu dute. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA