Otsailaren 11tik 15era Rondila kalea trafikoari itxita egongo da asfaltatze lanak direla eta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/02/08 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Lanak astelehenean, otsailak 11, goizeko 8:00etan hasiko dira eta ostiralean, otsailak 15, arratsaldeko 20:00etan amaitu. Hori dela eta, kalea trafikoari itxita egongo da, eta autobusen geralekuak lekualdatuko dira.
  • Guztira 300.000 euroko inbertsioa burutu du Udalak 2018ko Asfaltatze Planean 10.000 metro karratuko gainazalaren asfaltoa berritzeko: 2.287 metro karratutan zuloak estaltzeko, eta 7.400 metro karratutan gainazal osoak asfaltatzeko.

2018ko aurrekontuan jasotako Asfaltatze Plana amaitzear da: datorren astean gauzatuko dira azken lanak Rondila kalean. Kale osoko asfaltatzea burutuko da bertan. Lanak astelehenean, otsailak 11, goizeko 8:00etan hasiko dira eta ostiralean, otsailak 15, arratsaldeko 20:00etan amaitu. Hori dela eta, kalea trafikoari itxita egongo da, eta autobusen geralekuak lekualdatuko dira:

Hiribusa

Rondilla 34ko geralekua Santa Klarara (zumardi Txikia) aldatuko da eta San Frantzisko elizakoa, Foruen etorbidera.

Ibilbidearen abiapuntua, Santa Klara izango da, beraz, Asuncion klinikatik jaisten denean, ez da Biala aldera joango eta Santa Klaratik abiatuko da zuzenean.

Santa Lutzia eskola guneraino iristen diren zerbitzuak, bai joango direla bialetik, Trinkete eta Larramenditik Santa Lutziraino eta ondoren Bialetik barrena Santa Klarara ibilbidea abiatzeko. Honakoak dira zerbitzuaren ordutegiak Bialeko geralekuan: 7:50 – 8:30 – 14:24 – 15:07 eta 16:32.

Ibilbide luzeko autobusak

Ibilbide luzeko autobusek beren geltokia aldatuko dute Rondilla 34tik Santa Klarara (Zumardi txiki).

TSST autobusak

TSST autobusak, beren geltokia aldatuko dute Rondilla 34tik Santa Klarara (Zumardi txiki). Ondoren Zubi Berria, Nafarroa, Foruen eta San Frantzisko kaleetatik barrena zezen plazara iritsiko dira.

Tolosaldeko autobusak

Tolosaldeko autobusek ere geltokiak aldatuko dituzte: Rondilla 34tik Santa Klara (Zumardi txiki) mugitzen da eta San Frantzisko elizakoa Foruen etorbidera. Rondilla eta San Frantzisko elizako Geltokiak zerbitzutik kanpo geratuko dira.

10.000 metro karratuko gainazaleko asfaltoa berritu du Udalak

2018ko asfalto lanak ondoren adierazitako eremuetan egin dira:

  • Mantentze lanak: Usabalen Sagardotegiko bidean, Pedro Tolosan, Iparragirren, Donostia etorbidean, Benta haundin, Bizkaia kalean (Zabalarreta parkearen mugakide den aparkalekuan), Iurre-Eroski inguruan eta San Frantzisko pasealekua 28-30 kale txikian. Hauetan, zuloak estali eta kaltetutako seinaleztapen horizontala berritu da.

  • Kale osoko asfaltatze lanak: San Esteban, Rondilla kalea (datorren astean burutuko da), Andre Maria kalea eta San Blas – Hilerriko bidea. Kasu honetan, gainazalak asfaltatu dira eta kaltetutako seinaleztapen horizontala berritu.

Guztira 300.000 euroko inbertsioa burutu du Udalak ia 10.000 metro karratuko gainazalean asfaltoa berritzeko lanetan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA