San Frantzisko eliza pareko autobus geltokia zerbitzutik kanpo gaurtik aurrera

Tolosako Udala
2020/06/10 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Rondilla kalera lekualdatuko da autobus geltokia eta hortaz, musika eskola parean hartu ahal izango da autobusa.

  • San Frantziskon eta Gernikako Arbolan egiten ari diren saneamendu lanak amaitu arte zerbitzutik kanpo egongo da geltokia.

 

San Frantzisko kalean eta Gernikako Arbolan egiten ari diren saneamendu lanak direla eta, San Frantzisko eliza parean dagoen autobus geralekua zerbitzutik kanpo egongo da gaurtik aurrera, eta lanek irauten duten bitartean. Aurrerantzean Rondilla kalean hartu ahalko da autobusa, Eduardo Mokoroa musika eskolaren parean.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA