San Joan suetarako gomendioak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/06/20 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

Tolosako Udalak, San Juanetako suak egitean arazorik gerta ez dadin, honako gomendioak eta betekizunak ezagutzera eman dizkie herritarrei. Arriskuak saihestu nahi dira herriko auzoetan egiten diren su txikien aurrean eta suarekin izan litezkeen jokabide arriskutsuak ekidin. Honakoak dira kontuan hartu beharreko irizpideak:

  • Ez egin inon suterik, dagokion baimenik gabe. Baimenak Udalean eskatu behar dira.
  • Lehendabizi, hondar-geruza bat jarri behar da asfalto edo zoluaren gainean, betiere auto eta fatxadetatik 20 metro baino gehiagora, eta inoiz ez, linea elektrikoen azpian.
  • Inoiz ez da surik egin behar etxe edo sastraketatik hurbil, eta ezta arbolen edo goi-tentsioko edo telefoniako lineen azpian ere.
  • Ez da erregairik bota behar sutara (gasolina, pinturak, disolbagarriak,...).
  • Ez da pneumatikorik edo kautxoz egindako bestelakorik bota behar.
  • Ez da bota behar inolako aerosol-motarik (euliak akabatzekoak, spraizko pintura-potoak...).
  • Ez da bota behar etxetresna elektrikorik edo altzaririk.
  • Sua zaindu egin behar da, eguraldi-aldaketa gertatu baitaiteke (haizea).
  • Sua erabat itzali dela ziurtatu behar da.
  • Ez da paperik eta ehunik bota behar, haizeak altxatu eta urrrutira eraman ditzake eta.
  • Ez da bidoirik eta sprayrik bota behar, lehertu egin daitezke eta.
  • Suek aukera eman behar dute larrialdietako ibilgailuak pasa daitezen.
  • Ziurtatu behar da, sua itzali ondoren, txingarrek ez dutela berriz su hartuko.
  • Beti arduradun batek egon behar du lekuan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA