Tolosako Udalak autobus zerbitzu berezia eskainiko du asteazkenean hilerrira igotzeko

Tolosako Udala
2023/10/30 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Santu Guztien Egunean, 45 minuturo garraio publikoa egongo da musika eskolatik eta hilerritik.
  • Azaroaren 1eko zerbitzu berezia goizez 9:00etatik 12:45era aterako da, eta arratsaldez, 15:00etatik 18:00etara.

 

Azaroaren 1ean, asteazkena, Santu Guztien Eguna dela eta, Tolosako Udalak autobus zerbitzu berezia eskainiko du hilerrira joateko. Autobus bat aterako da 45 minuturo musika eskolatik eta beste ibilgailu bat hilerritik. Horrela, hilerrira bidean, autobusak sei geraleku izango ditu: San Frantzisko elizaren parean, geltokian, Berazubin, Iurramendiko biribilgunean, kiroldegiaren parean eta Amarozen. Kontrako noranzkoan, garraio publikoa hilerriaren eta musika-eskolaren artean geldituko da, ondoko leku hauetan: Iparragirre, Bizkaia kalea, J. A. Irazusta eta Trinkete.

Hilerrira joateko zerbitzua goizez, 9:00etatik 12:45era eta arratsaldez 15:00etatik 18: 00etara eskainiko da.

Debekatuta dago igoeraren eskuineko aldean aparkatzea

Tolosako Udaltzaingoak gogorarazi duenez, gaur astelehena, urriak 30, eta azaroaren 1a, asteazkena bitartean hilerrira joaten diren pertsona guztiek ezin izango dute hilerrira igotzeko aldaparen eskuinaldean aparkatu. Hilerriko sarreran buelta eman beharko da, eta beherantz jaistean, ibilgailua eskuineko aldean utzi ahal izango da. Helburua da trabak ekiditea eta herritar guztiei eta, bereziki, adineko eta mugikortasun urriko pertsonei mugikortasuna erraztea.