Tolosaldeako traktore eta makineriako IAT larunbat honetan Usabal poligonoan

Tolosako Udala
2020/11/05 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

Larunbat honetan, azaroak 7, egingo dira traktore eta makineriako IATak Tolosako Usabal poligonoko Bellota pabiloian.

60 makinentzat soilik dago lekua, hortaz, aurrez ordua hartu behar da Tolomendi landa garapen agentzian 943 65 50 97 zenbakira deituta, goizeko 8:00etatik 15:00etara.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA