Tolosaldeko nekazal makineriaren ikuskapen teknikoa (IAT) egiteko datak zehaztu dira

Tolosako Udala
2023/09/22 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Herriz herri egingo dira urriaren 5ean hasi eta azaroaren 22ra bitartean.
  • Ibilgailuaren ikuskapena egin behar duten baserritarrek aldez aurretik hartu behar dute izena.

 

Tolosaldeko Traktoreen Ikuskapen Teknikoa (IAT) egiteko datak zehaztu dituzte. Hala, urriaren 5etik azaroaren 22ra ikuskapen unitate mugikorra herri ezberdinetan egongo da eta inguruko herrietako baserritarrei gertuen duten puntura jotzea gomendatu zaie.

Era berean, Ikuskapen Teknikoa aldez aurretik eskatzea beharrezkoa izango da 943 62 63 00 zenbakira deitu eta 1 zenbakia markatuta. Ordainketa IAT egunean bertan egin beharko da, eskudirutan. 

Bestalde, Udalak gogorarazi du IAT egunean izatea eta bi urtetik behin pasatzea nahitaezkoa dela 8 eta 16 urte bitarteko traktoreentzat; 16 urtetik gorakoek berriz urtean behin berrikusi beharko dute. IAT egunean edukitzeak bide-segurtasuna eta indarrean dauden araudiak betetzea bermatzen du.

2023KO URRIA

2023/10/05 TOLOSA

2023/10/06 ALBIZTUR

2023/10/13 ASTEASU

2023/10/18 AMEZKETA

2023/10/19 ALEGIA

2023/10/20 ANOETA

2023/10/25 ZIZURKIL

2023/10/26 LIZARTZA/OREXA

2023/10/27 BIDANIA-GOIATZ

2023KO AZAROA

2023/11/09 BERASTEGI

2023/11/21 BERASTEGI

2023/11/22 BELAUNTZA