Trafiko mozketa puntualak eta moto klasikoen erakusketa, asteburuari begira

Tolosako Udala
2023/10/10 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Hilaren 13, 14 eta 15ean moto klasikoak ikusgai egongo dira Trianguloan, goizeko 08:00etatik 09:00etara. 
  • Era berean, asteburuan hainbat trafiko mozketa puntual egongo dira San Estebaneko krosa eta Berazubi auzoko festak direla eta. 

 

Datorren asteburuari begira hainbat ohar helarazi ditu Tolosako udaltzaingoak, gehienak trafikoari loturikoak. 

Horiez gain, baina, jakinarazi du datorren ostiral, larunbat zein igandean, urriak 13, 14 eta 15, moto klasikoak ikusgai egongo direla Trianguloan, goizeko 08:00etatik 09:00etara. Izan ere, asteburuari begira moto klasikoen karrera berezi bat egingo da eta hauek errepidera irten aurretik ikusgai egongo dira herritarrentzat goizeko lehen orduan. 

Trafiko mozketak Tolosako Herri Krosa eta Berazubiko festak direla eta

Datorren ostegunean, urriak 12, Tolosako XXXV. Herri Krosa egingo da eta lasterketaren eraginez, trafiko mozketa puntualak egingo dira herriko puntu desberdinetan, hala nola: Suhiltzaileen biribilgunean, Santa Klarako biribilgunean (Zumalakarregirantz ezingo da sartu), eta Gorritin (Rondilla kalera ezingo da sartu). Mozketak goizeko 11:30-12:00ak bitartean egingo dira eta korrikalariak eremu horietatik pasa ahala zabalduko da errepidea. 

Berazubiko jaiek dagokienean, hauek dira egingo diren trafiko mozketak: 

  • Urriak 11, asteazkena: 17:30etik 19:00etara ezingo da ibilgailuz auzoan sartu. 
  • Urriak 13, ostirala: 17:00etatik 20:30era eta 22:30etik 01:00etara ezingo da ibilgailuz auzoan sartu. 
  • Urriak 14, larunbata: 16:30etik 19:30era ezingo da ibilgailuz auzoan sartu.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA