Trafiko mozketa puntualak, abenduaren 24an eta urtarrilaren 5ean, kalejirak direla eta

Tolosako Udala
2023/12/22 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Bi egun horietan kotxez hustu beharko da Rondilla kalea

 

Datorren igandean, abenduak 24, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera izango da;  urtarrilaren 5ean, berriz, Erregeen kabalgata. Hori dela eta, bi egun horietan, goizean zehar kotxez hustu beharko da Rondilla kalea, bertatik pasako baitira arratsaldean kalejirak. 

Horrez gain, bi egunetan trafiko itxiera puntualak egingo dira 17:00-19:00 bitartean kalejirak pasatzen diren puntuetan (Zerkausia kalea - Korreo kalea - Gorriti Plaza - Barrena eta Rondilla kaleak - San Frantzisko ibiltokia, Geltoki kalea). Kalejira amaitu bezain laster irekiko da trafikoa.