Trafiko mozketak, igande goizean, Tolosako Herri Krosa dela eta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/10/07 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • 11:00etatik aurrera trafikoa etengo da San Esteban, San Frantzisko, Pedro Tolosa, Berazubi, Iurre, Olarrain eta Araba Etorbidean, korrikalariak pasa arte.

 

Igandean, urriak 12, Tolosako XXXVII. Herri-Krosa ospatuko da, San Esteban auzoko Ttonttor auzotarren elkarteak antolatuta, baita X. Txiki Krosa ere. 

Aurtengo edizioak berrikuntza nagusi bat izango du: bi lasterketa egingo dira, aldi berean: 5 eta 10 kilometrokoak. Erabat laua den bost kilometroko zirkuitu bat sortu dute, eta lasterketa herrikoiago egin asmoz, itzuli bakarra emateko aukera izango da. 

Hauxe da ibilbidea: Irteera San Estebanen, ferialekuaren parean; Gernikako Arbola lorategiak, San Frantzisko pasealekua, Pedro Tolosa pasealekua, Martin Jose Iraola kalea, Paper kalea, Iurramendi pasealekua (ibaiaren albotik), Usabal kiroldegiko multikiroleko gunea (bidegorritik), Olarrain auzoa, Araba etorbidea, Alliri, San Esteban. 

11:00etan abiatuko dira korrikalariak, eta proba hasten denetik, pasatzen diren arte, ibilbideko puntu horien inguruan trafikoa erabat moztuko da. Korrikalariak pasa ahala zabalduko da berriro ere errepidea. Dena dela, trafikoa erabat ez gelditzeko, lasterketak irauten duen arte, Foruen etorbideko norantza aldatuko da, San Frantziskon gora egiten dutenei aterabidea emateko. Zubi berria zeharkatzen dutenek, berriz, Zumalakarregitik joan beharko dute.

Izen-emateak martxan

Urriaren 11ra arte izango da lasterketan izena emateko aukera, www.kronoak.com helbidean, 13 euroren truke. Haurren krosa, berriz, 12:00etan izango da, bi mailatan: 9 urtera artekoek 500 metroko bidea egin beharko dute; 10-14 urte artekoek, berriz, 1.250 metrokoa. Bigarren proba hau solidarioa izango da. Izena ematerako orduan, eskolako materiala eman beharko dute parte hartzaileek, dortsalaren truke (koadernoak, puzzleak, errotulagailuak, margolak, liburuak...). Material hori Saharako kanpamenduetako umeei emango zaie. Izena ematen duten lehen 300ek, gainera, kamiseta jasoko dute opari.

Berazubin ere mozketa

Gogoan izan, asteburu honetan ere mozketak izango direla Martin Jose Iraola kalean,  Berazubi auzoko jaiak direla eta. Zezen plazaren ondoko zubitik Paper Kaleko biribilgunera arte egingo da, ordu tarte hauetan: 

  • Urriak 10, ostirala: 18:00-20:00 bitarte.

  • Urriak 11, larunbata: 11:00 igandeko 06:00ak arte.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA