Trafiko-mozketak: ostiralean, txirrindulari-probagatik; larunbatean, Mugitu lasterketagatik

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/05/19 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Ostiralean 17:00etatik 20:00etara zirkulazioa etengo da Euskal Herria plazan, Rondilla kalean, Trianguloa plazan, San Frantzisko pasealekuan, Araba etorbidean eta Bentaundin.

  • Larunbatean, 17:00etatik lasterketa amaitu arte itxita egongo dira Berazubiko pista, Berazubi kalea, Paper kalea, Araba etorbidea, Pedro Tolosa pasealekua, Nafarroa etorbidea, Zumalakarregi pasealekua, Zubiberria, Santa Klara kalea, Naparzubia, Zerkausia kalea, Trianguloa plaza eta San Frantzisko pasealekua.

Ostiralean erlojuaren aurkako Gipuzkoako txirrindulari-proba jokatuko dute Tolosan, eta ibilbide osoa egongo da moztuta arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara. Ibilbide hau izango dute: Euskal Herria plaza (irteera), Rondilla kalea, Araba etorbidea, Bentaundi (biratu), Araba etorbidea, San Frantzisko pasealekua, eta Trianguloa plaza (helmuga).

Trafiko-mozketa horrek honako aldaketa hauek ere ekarriko ditu:

  • Autobusak: Rondilla kalea itxi egingo denez (Gorosabel eraikina baino lehen), autobusak Santa Klara kaletik 15:00etatik 21:00etara.

  • Taxiak: Zumalakarregi pasealekutik, kontrako norabidean.

  • Aparkalekuak: 06:00etatik aurrera hustu egin beharko da seinalatutako eremua; besteak beste, Rondilla kalea (Eceiza gozotegitik gora, bi aldeetan), Trianguloa plazaren ingurua eta San Frantzisko pasealekua.

Larunbatean Mugitu lasterketa izango da. Bost kilometroko proba izango da, eta ibilbide hauxe izango du: Berazubiko pista, Berazubi kalea, Paper kalea, Araba etorbidea, Pedro Tolosa pasealekua, Nafarroa etorbidea, Zumalakarregi pasealekua (espaloitik), Zubiberria, Santa Klara kalea, Naparzubia, Zerkausia kalea, Trianguloa plaza, San Frantzisko pasealekua, Paper kalea, Berazubi kalea eta Berazubiko pista.

17:00ean abiatuko dira korrikalariak, eta proba hasten denetik korrikalariak pasatu arte, erabat moztuko da trafikoa. Autobusei dagokienez, Rondilla kalea itxiko da (Gorosabel eraikina baino lehen) 17:00etatik 18:30era. Tarte horretan Santa Klara kaletik joango dira. Taxiak, berriz, Zumalakarregi pasealekutik joango dira kontrako norabidean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA