Trafikoan aldaketak izango dira asteburuan, sanjoanetako ekintzak direla eta

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/06/12 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Larunbatean, 3x3 saskibaloi txapelketa izango da, eta ibilgailuentzat itxita egongo da San Frantzisko pasealekuaren zati bat.
  • Astelehenean, babes akustikoak jartzen hasiko dira San Estebango anbulatorio inguruan.

Sanjoanekin lotutako ekintzak izango dira asteburuan Tolosan, eta trafiko-aldaketak izango dira.

Alde batetik, larunbatean, ekainaren 13an, arratsaldean ezingo da aparkatu San Frantzisko pasealekuaren lehen erdian, elizatik Gernikako Arbola lorategietaraino. 3x3 saskibaloi-txapelketa izango da. 15:00etan moztuko dute zirkulazioa. Txapelketan ari diren bitarte horretan, Soldadu eta Rondilla kaleetatik datorren trafikoa Zumalakarregi pasealekutik bideratuko dute, eta, hortaz, pasealeku horretan ere ezin izango da aparkatu. Norazko bakarra izango du Zumalakarregi pasealekuak, Trianguloa plazatik Zubiberri alderakoa, hain justu ere. Kontrako bidea garajeetara joateko soilik baimenduko dute.

Autobus-zerbitzuari ere eragingo dio trafiko-mozketak. 14:00etatik aurrera, bertan behera geratuko dira Rondilla kaleko eta San Frantzisko eliza atariko autobus-geltokiak, eta Santa Klara kalean geldituko dira autobusak. Hiribusa izango da salbuespena: Rondilla kaletik joango da.

Igandean, T3T eta T2T lasterketak izango dira, eta mozketa laburrak egingo dituzte, bai irteeran, bai korrikalariak iristen diren heinean. Denbora motzeko etenak izango dira.

 

Obrak trenbidean

Bestalde, astelehenean, hilaren 15ean, zaraten aurkako babes akustikoak jartzeko lanekin hasiko da ADIF trenbidearen inguruan. Bi aste inguruko obrak izango dira. Gauez lan egingo dute San Estebango anbulatorioaren inguruan, tren-geltokiaren alboan. Obra horiek eragina izango dute kale hauetan: Batxiller Zaldibia, San Joan, San Esteban eta Alliri.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA