Udalak hiru ibilgailu berri ditu: bi auto eta garabi-kamioi bat

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/05/05 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Udaltzaingoaren baliabideak modernizatzeko eta zerbitzu publikoen eraginkortasuna hobetzeko urrats berria.

Tolosako Udalak hiru ibilgailu berri gehitu ditu udaltzaingoaren autoen flotara, eta jada gure kaleetan lanean ikus ditzakegu lanean. Helburua da zerbitzu publikoen eraginkortasuna hobetzea, ibilgailu berriak gehituz eta baliabide operatiboak modernizatuz. 

Ibilgailu horiek poliziaren eguneroko lana optimizatzeko beharrari erantzuten diote, udalerrian esku-hartze eraginkorragoa erraztuz. Ibilgailu berriokin, Udalak udal-zerbitzuei beren lana baldintza onenetan garatzeko behar dituzten baliabideak ematearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, herritarrei ere arretarik onena bermatzeko xedearekin. Gainera, garabi berria egungo eskakizunetara egokitutako zerbitzuaren parte da, udal langileekin zerbitzu integral bat eman dezaten.

Horrenbestez, Tolosako Udalak udaltzaingoaren parke mugikorra handitu eta modernizatu du, ingurumena errespetatzen duten ibilgailu hibridoak txertatuzTokiko Gobernu Batzarrak onartu zuen lau patruila-auto elektriko berri eskuratzeko kontratazio-espedientea, eta lehiaketa bidez eskuratu dira.

Bestalde, azken urteotan egindako apustuaren ildotik, udal-flotaren modernizazioa eta jasangarritasuna ere bultzatzen ari da Udala, ingurumena errespetatzen duten ibilgailuen integrazioa sustatuz. Tokiko Gobernu Batzordeak aurretik onartutako kontratazio-prozesuen bidez, Udaltzaingoaren parke mugikorra pixkanaka eguneratzen ari da.

Inbertsioak 99.693,32 euroko kostua izan du ibilgailuen kasuan eta 84.089,85 eurokoa garabiaren kasuan. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA