Udaltzainek bide-heziketa landu dute tolosar gaztetxoekin

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/11/16 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

Azken asteetan Tolosako Udalak eta ikastetxeek Bide Heziketa garatu dute elkarlanean. Udaltzaingoaren eskutik, haurrei errepideen inguruko eta zirkulaziorako oinarrizko kontzeptuak irakatsi dizkiete, horretarako azalpenak eta praktika uztartuz. Besteak beste, umeei errepidea, espaloia eta jolasgunea desberdintzeko irizpideak eman dizkiete: horietako espazio bakoitzak zein funtzio duen, eta bakoitzean nola jardun behar duten. Honela, zebrabideak nola zeharkatu behar dituzten, udaltzainek keinuek zer esan nahi duten edota seinaleen formak bereizten ere irakatsi diete udaltzainek.

Guztira 450 gaztetxok hartu dute parte herriko hiru hezkuntza zentrutan: Samaniego, Herrikide eta Laskorain ikastola. Samaniego ikastetxean, 1, 2, 3 eta 4. mailetako 12 gelek hartu dute parte; Laskorain ikastolan 3. mailako 4 gelek; eta Herrikide ikastetxean, berriz, 3. mailako 3 gelek.

Lanketa honekin, ikasleei oinarrizko irizpideak erakusteaz gain, Udaletxea eta udaltzaingoaren figura umeengana hurbildu nahi izan da. Datozen urteetan ere lanketa honekin jarraitzeko asmoa du udaltzaingoak, eta adin esparrua zabaltzea ere aztertzen ari da.

Argazki galeria

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA