Urriaren 1ean erabat itxiko da Iurramendi kaleko aldapako errepidea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/09/26 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • 08:00etatik aurrera itxiko da, gutxi gora behera 18:00ak arte.

  • Inguru horretan eraikitzen ari diren etxebizitzen garabia kentzeko lanak egiteko itxiko da errepidea, halabeharrez.

  

Datorren asteazkenean, urriak 1, erabat itxiko da Iurramendi kaleko aldapa, bertan eraikitzen ari diren etxebizitzen obretan erabiltzen ari diren garabia kentzeko lanak egin ahal izateko.

Zehazki Paper kaleko biribilgunetik Iurramendi auzora daraman aldapako errepidea itxiko da. Aldaparen azpialdeko eta goikaldeko biribilguneetan egingo dira mozketak: hau da, Paper Kalean, eta Laskorain Ikastolaren albokoan. 08:00etan egingo da itxiera, gutxi gora behera, 18:00ak arte, nahiz eta bukatu bezain pronto zabalduko den berriro ere. Ordu tarte horretan, ibilgailuentzako trafikoa ixteaz gain, ezingo da bertan aparkatu.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA