Zerkausia kalea trafikoarentzat itxiko da, zoruan egingo diren konpontze lanak direla eta

Tolosako Udala
2023/10/02 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Bihartik itxiko da kalea eta, ondorioz, datozen egunotan ibilgailuek ezingo dute bertatik pasa. 

 

Bihar, urriak 3, hasiko dira Zerkausia kaleko lurzorua konpontzeko lanak. Lan horiek burutzeko zuloak egingo dira adokinetan eta, ondoren, horiek konpondu eta ondo jarriko dira. 

Lanak goizez egingo dira eta arratsaldez, materiala lehortzen utziko da. Hori horrela, kalea erabat itxita egongo da trafikoarentzat eta ibilgailuek ezingo dute bertatik pasa lanek irauten duten bitartean. Zama lanak egiteko horretara bideratutako lekuak erabili beharko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA