Zerkausia kalea trafikoari itxita egongo da datorren astean zoladura berritzeko lanak direla eta

Tolosako Udala
2018/08/08 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

Datorren astelehenetik ostirala bitarte, abuztuaren 13tik 17ra, Zerkausia kalean zoladura konpontzeko lanak egingo dira eta ondorioz, kalea trafikoari itxita egongo da.

Alde Zaharreko zama-lanak burutzeko, Rondilla eta Atadi kaleetatik barrena sartu beharko da Korreo eta Errementari kaleetara ohiko ordutegian.

Edozein zalantzaren aurrean Udaltzaingoarekin jar daiteke harremanetan Udaleko bulegoan, 943 67 58 58ra deituta edota udaltzainburuzagitza@tolosa.eus -era idatzita.

Barkatu eragozpenak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA