“Tolosako Plangintza Partekatua 2017-2027” herritarren eskura

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/07/19 | Udate (HAZ-SAC)

Herritarrekin bat egindako bileran aurkeztu zen Tolosako Plangintza Partekatua 2017-2027. Tolosatzenen baitan lehen zenbakia izan zen 2016ko Tolosako Argazki Partekatuari jarraiki, bigarren zenbakia da herritar, teknikari eta politikariek elkarlanean adostutako plangintza. Bertan, datorren hamarkadarako Tolosako Udalaren ekintza estrategiko nagusiak daude batuta, alorrez alor.

Guztira 400 ale kaleratu dira. Horietako batzuk egindako bileretan banatu dira, eta egingo direnetan beste batzuk banatuko dira. Gainontzekoak berriz, udal eraikinetan eskura daitezke.

 

 

Tolosako Plangintza Partekatua. 2017-2027 Tolosako Udalak abian jarri duen hausnarketa estrategikoaren eremuaren bigarren fasean kokatzen da (Plangintza Fasea), zeinak, behin Tolosako argazki partekatua osatu eta ondorio nagusiak zehaztu eta gero (Diagnostiko Fasea. “Tolosaren 2016ko Argazki Partekatua” dokumentua), adostasunetik etorkizuneko Tolosaren norabideak zehaztu (ildoak), berauek burutzeko ekintza multzo nagusiak antolatu (programak) eta lehen ekintzak eta erreferentziazko jarduerak definitzen dituen.

Iazko aurrekontuan jada herritarrek proposatutako 40 proiektu txertatu ziren, 400.000 euro baino gehiagoko inbertsioarekin. Urrian deituko dira bilera berriak 2018ko aurrekontuen lanketa gauzatu eta ezarritako noranzkoen baitako ekintza zehatzak definitzeko.
 

Tolosatzen

Tolosatzen izenpean, herritarrekin bat politika publikoak eztabaidatu, adostu, garatu eta jarraipena egiteko gobernantza eredu berri bat jarri zuen abian Tolosako Udalak duela urte eta erdi. Plangintza partekatu honek herritarren eta eragileen parte hartzea sistematizatzeko tresna bat eskainiko du orain. Guztira 10 bilera gauzatu dira herritarrekin eta 100 herritar banako baino gehiagok hartu dute parte; horien %55 emakumeak izan dira eta 50 elkarte eta eragile baino gehiago ordezkatu dituzte bertaratu direnek. Udaleko 11 teknikari proiektuan zeharkakotasunez lanean aritu dira 'lankidetza mahaian'.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA