Administrazioa eskura www.tolosa.eus berrian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/11/10 | Udate (HAZ-SAC)

Hainbat berrikuntza barneratu ditu atari berriak: irudi berria eta erabilterraza izateaz gain, gailu guztietarako egokitua dago eta bilatzaile aurreratua du.

Tramiteak burutzeko B&Q sistema berria barneratu du: “Udaleko tramiteen %90a etxetik egiteko aukera izango du herritarrak Udalera bertaratzeko beharrik izan gabe”.

Joseba Ormazabal, Herritarrekiko harremanak, partaidetza eta informazioaren gizartea zinegotzia: “gertutasuna, gardentasuna, eta gizartearen behar eta eskakizun berriekiko egokitasuna ditu ezaugarri garrantzitsutzat atari berriak. Udala tolosarrei gerturatu, eta erakundearekiko duten harremana erraztea da helburu”.

 

Tolosako Udalak www.tolosa.eus ataria berritu du. 3 ataletan banatua, bi daude ikusgai egun: administrazioa eta agenda. Turismoaren izango litzateke hirugarrena; 2018ko lehen hiruhilabetean iritsiko da.

Joseba Ormazabal, Herritarrekiko harremanak, partaidetza eta informazioaren gizartea zinegotziak xehetu ditu www.tolosa.eus berriaren ezaugarriak: “gertutasuna, gardentasuna, eta gizartearen behar eta eskakizun berriekiko egokitasuna ditu ezaugarri garrantzitsutzat. Udalaren egunerokoa, bere jarduerak eta bere ordezkarionak tolosarrei gerturatu, eta erakundearekiko duten harremana erraztea du helburu”.

Bilatzaile eraginkorra barneratu du atari berriak: hitz bakarra sartuta, webaz gain, bertan sartuta dauden dokumentu guztietan (dokumentuko edukian) ere arakatzen du. Horretaz gain, gailu ezberdinetan ikusteko egokitua dago: “responsive da web berria – adierazi du Ormazabal zinegotziak - azken urteotan gailu alternatiboen erabilera handitzeak eta hauen goranzko joera kontuan izanda, hala nola tabletak edota telefono mugikorrak, diseinu responsive-a izatea funtsezkoa da”.


www.tolosa.eus

Herritarrak, webgune berrira sartzean, azal batekin egingo du topo. 2015aren amaieran jarri zen martxan Tolosako agendaren atala, eta orain, Udal administrazioarena eraberritu da. Bietakoren batean zuzenean sartzeko aukera eskaintzen du azal honek.

Aipatu bezala, bigarrena estreinatu berria da eta modu intuitibo batean informazio eta zerbitzuak erabiltzaileari eskura jarri dizkio: Udaleko sail ezberdinen berriak, bandoak, etabar biltzen dira, eta gainera, tramiteak egiteko aukera ematen du, etxean, eta klik gutxi batzuen bitartez.

Lehen atalean, gardentasunaren bidean, aktak, erabakiak, iragarkiak eta beste hainbat informazio dago herritarren esku, nahi dutenean kontsultatu ahal izateko. Lan eskaintzei zuzendutako gunea ere badago, fasez fase eskaintza bakoitza zein puntutan dagoen azaltzen duena.

Zerbitzuen kartan, Udalak bere osotasunean eskaintzen dituen zerbitzuak kontsulta daitezke, sail bakoitzaren informazioa eta kontakturako erak ere barneratuz.

Harremanetarako atalean daude edozein zalantzaren aurrean Udalak dituen komunikazio kanalen argibideak.

 

Udaleko tramiteen %90a etxetik

Ziur asko erabilgarrienetako bat tramiteak ahalbidetzen dituen atala da, tramite ohikoenak etxetik irten gabe egiteko aukera ematen baitu. Orain, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko sozietate informatikoek osatzen duten IZENPE S.A-rekin hitzarmen bat sinatu du Tolosako Udalak tramite horiek burutzeko sarbidea errazteko herritarrari. B@kQ du izena sistema berriak eta barku joku eta pasahitz baten bitartez Udaleko tramiteen %90a etxetik egiteko aukera izanen dute tolosarrek. Udaletxean egin behar da eskabidea presentzialki; ondoren, posta bidez jasoko da barku jokua eta pasahitza. Banku eta kutxetan etxetik mugimendu ezberdinak egiteko erabiltzen den sistemaren antzerakoa da.

Udalak tramite bakoitzerako behar den informazioa eta dokumentazioa eskaintzen du bertan: dokumentuak, eman beharreko pausuen gidak...; horrela, gehiena Udaletxera bertaratu gabe egin dezakete herritarrek.


Udaleko proiektuen kontu ematea atarian sistematizatu da

Joseba Ormazabalek adierazi du Tolosatzen prozesuan egindako proiektu bakoitzaren eta jarduera lerroen kontu emateak oihartzuna izango duela web orrian ere, “herritar guztien eskura”: “ezaugarri hau da gainerako parte-hartze prozesuetatik berezi egiten duena Tolosatzen: Plangintza Partekatuaren jarraipena, ebaluaketa eta etengabeko elikatzea. Ekimen bakoitza zein puntutan dagoen jarraitzeko aukera izango dute herritarrek”. www.tolosa.eus web orri berrian lerro batek markatzen du zein puntutan dagoen proiektu bakoitzaren gauzatze maila, sailka banatuta eta Tolosatzen atalean bere osotasunean. “Hori Tolosatzen gobernantza-ereduaren udal politikan txertatzearen ondorio da. Gainera, Gardentasun Legea betetzea ahalbidetuko du” nabarmendu du zinegotziak.

 

Atal bakoitza sare sozialetan

Web orria berritzeak aldaketa gehiago ere ekarriko ditu Tolosako Udalaren komunikazioari dagokionean. Orain arte, Udalak Tolosako Udala izenpean jardun du Facebook, Twitter eta Instagram sare sozialetan. Orain, horiek administrazioaren atalerako mantentzeaz gain, Tolosako agenda atalak Facebook eta Twitter kontuak izango ditu Tolosa Agenda izenarekin.

 

Honekin, webguneak bere laugarren eraldaketa izan du, 2001ean sortu zenetik. Hurrengo urratsa 2018an emango da, turismoari eskainitako atala plazaratzen denean.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA