Aldaketak izango dira udal zerbitzuen ordutegian udan zehar

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/06/20 | Udate (HAZ-SAC)
  • Uztailean eta abuztuan, UDATEren, udal liburutegien, hondakinen bulegoaren, kultur etxearen edota Andragoraren ordutegiak aldatuko dira

UDATE:

  • Herritarren Arreta Zerbitzuaren ordutegia, uztailean eta abuztuan:
    • Astelehenetik ostegunera: 07:15-14:15
    • Ostiralak: 08:15-14:15

*Ekainaren 23 eta 24an udaletxea itxita egongo da.

Udal Liburutegia:

  • Uztaila: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era, baita asteazken arratsaldetan 16:00etatik 19:00etara ere.
  • Abuztua: 10:00etatik 13:30era.

Haur Liburutegia:

  • Uztailean eta abuztuan goizez bakarrik irekiko da, 10:00etatik 13:30era.

Kultur Etxea:

  • Uztailaren 15era arte, goizez eta arratsaldez zabalduko da, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
  • Uztailaren 16tik 31ra (biak barne), goizez, 10:00etatik 13:00etara.
  • Abuztuaren 4tik 22ra (biak barne), Kultur Etxea itxita egongo da.
  • Abuztuaren 25etik aurrera, goizeko eta arratsaldeko ordutegiari ekingo zaio berriro, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Hondakinen bulegoa:

  • Uztailean zehar ostegun eta ostiral goizez zabalduko ditu ateak, 8:30etik 14:00etara.
  • Uztailean zehar zerbitzua Gorosabel eraikinean emango du; abuztuan, ordutegi berean, eta UDATEn.

Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxea:

  • Uztailean, goizez irekiko da, 8:00etatik 14:00etara.
  • Abuztuan itxita egongo da.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA