Bigarren informazio-pantaila ezarri du Udalak Zezen plaza eta Nafarroa etorbidearen artean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/04/09 | Udate (HAZ-SAC)
  • Herritarrei, Udalaren, herriaren eta herri-eragileen informazioa, jakinarazpenak, informazio praktikoa zein bultzatzen diren kanpaina ezberdinak era erraz bezain erosoan ematea du helburu.
  • Trianguloa eta San Frantzisko pasealekuaren artean ezarritakoaren ezaugarri berberak ditu: 3 metro alturako estrukturan ezarria, bi aldekakoa da, 1x1 m-ko bi panelez osatua alde bakoitzean.

Tolosako Udalak pantaila informatiboen sarea zabaldu du Zezen Plaza eta Nafarroa etorbidea artean bigarrena ezarriz. Pasa den 2018ko apirilean jarri zen lehena Trianguloa eta San Frantzisko pasealekuaren artean. Bi aldekako pantailaz osatuta, pertsona zirkulazio gehien zein eremu handiena hartzen duen gunea aukeratu da orain ere.

Herritarrei erakunde zein herriko eragileen informazioa era erraz, eroso eta zuzenean helaraztea da Udalaren helburua.

Trianguloa eta San Frantzisko artean kokatutako pantailaren ezaugarri berberak ditu bigarren honek ere: 3 metro alturako estruktura batean ezarri da pantaila eta lau panelez dago osatua, 1mx1m bakoitza, binaka elkartuta alde bakoitzean. Led argiteriduna da eta 5,9mm-ko pixela. 24 orduz egongo da martxan, baina gauean intentsitatea gutxituko zaio.

Pantaila hau testu, irudi zein bideoak erakusteko gai da, eta bide horretan, Udaleko informazio administratiboa, herriko agenda osoa, zein bultzatuko diren kanpainak emitituko dira bertan. Astero berrituko da edukia, erabat eguneratuz, eta ekitaldi berezietan emisio bereziak gauzatuko dira.

Tolosan ezarri den bigarren pantaila da honakoa, baina gehiago jartzea dago aurreikusia herrigunean zein auzoetan, 2019ko aurrekontuetan funts horretarako diru-partida bat gorde delarik.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA