Eguberrietarako aldaketak: udal zerbitzuetako ordutegiak, trafikoa, hondakin bilketa, garraio publikoa…

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/12/20 | Udate (HAZ-SAC)

Datozen asteotan, aldaketak izango dira zenbait udal zerbitzutan, Eguberriak dela eta, baita trafikoan, garraio publikoan edota hondakin bilketa zerbitzuan, besteak beste. 

ORDUTEGIAK

UDATE herritarren arreta zerbitzuko bulegoek ordutegi berezia izango dute:

  • Abenduak 23: 07:15-14:15

  • Abenduak 26: 07:15-16:00

  • Abenduak 27: 08:15-14:15

  • Abenduak 30: 07:15-14:15

  • Urtarrilak 2: 07:15-16:00

  • Urtarrilak 3: 08:15-14:15

Kultur Etxeak ohiko ordutegia izango du Eguberrietako lehen astean; bigarrenean, berriz, (urtarrilaren 7ra arte) ordutegi bereziarekin irekiko du, 10:00etatik 13:00etara

Haurren liburutegia 10:00etatik 13:30era egongo da zabalik, baina abenduaren 24an eta 31n itxita egongo da. Aranburu Jauregiak eta Gizarte Zerbitzuek Eguberri garaian ohiko ordutegia izango dute.

Gabonetako haur parkea egun bat gehiagoz ere luzatuko da. Larunbatean, hilak 28, egongo ez denez, abenduaren 30era bitarte luzatuko da. 

TRAFIKOA ETA APARKALEKUAK

Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrerako kalejira, Elkartasun Krosa eta Errege Magoen kabalgata tarteko, abenduaren 24an, 31n eta urtarrilaren 5ean, errepide mozketa puntualak egingo dira, arratsaldetik aurrera. Era berean, egun horietan ezingo da Barrena eta Rondilla kaleetan, eta San Frantzisko pasealekuan aparkatu, Geltoki kaleko bidegurutzera arte.

GARRAIO PUBLIKOA

Aipatutako trafiko aldaketen ondorioz, hiru egun horietan Rondilla kaleko eta San Frantzisko pasealekuko autobus geralekuak Santa Klarara lekualdatuko dira, 14:00etatik aurrera, 22:00ak arte. Hiribusari dagokionez, hilaren 24 eta 31n, 20:00etan amaituko da zerbitzua.

HONDAKINEN BILKETA ZERBITZUA

Tolosaldeko Mankomunitateak azaldu duenez, aldaketak izango dira hondakinen bilketako zerbitzuan, eta errefortzua aplikatuko da beste zenbait egunetan.

Abenduaren 24an eta 31n, ez da bilketa zerbitzurik egingo gauez. Horien ordez, hondakinen bilketak egun bereko goiz eta arratsaldera aurreratu dira. Hurrengo egunean, goizean ere egingo da bilketa, eta gaueko zerbitzuak beti bezala egingo dira. Horrez gain, traste zaharren bilketa abenduaren 25ean egin beharrean, 26 goizean egingo da. Urtarrilaren 6 eta 7an, batik bat, papera eta beira jasotzeko errefortzua izango da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA