Jendaurrean maiatzaren 26an Europarako, Udaletarako eta Batzar Nagusietarako egingo diren hauteskundeetarako hautesle-zerrendak

Tolosako Udala
2019/04/05 | Udate (HAZ-SAC)
  • Udate Herritarren Arreta Zerbitzuan daude ikusgai zerrendak, astelehenetik ostiralera, 7:15etatik 14:15etara. Apirilaren 15a bitarte luzatuko da erakustaldia.

Datorren maiatzaren 26an Europarako, Udaletarako eta Batzar Nagusietarako egingo diren hauteskundeak direla eta, interesdun guztiei jakinarazten zaie Tolosako udaletxean (UDATEn) ikusgai daudela hautesle-zerrendak, nahi duenak erreklamazioa jartzeko.

  • Erakustaldia: 2019ko apirilaren 8tik 15era

  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:15 -14:15

Erreklamatu ahal izateko, indarrean dagoen NAN aurkeztu beharko da.

2019ko otsailaren 1era arte Tolosan erroldatutako nazionalitate espainiarreko adin nagusiko bizilagun guztiak sartzen dira zerrenda horretan.

Bide batez, bozkatzeko mahaiak eta lokalak ere kontsultatu daitezke.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA