Komunikazio kanal berri bat zabaldu du udalak San Frantzisko pasealekuan lehen informazio-pantaila ezarriz

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/04/20 | Udate (HAZ-SAC)
  • Herritarrei, udalaren eta herriaren informazioa, jakinarazpenak, informazio praktikoa zein bultzatzen diren kanpaina ezberdinak era erraz bezain erosoan ematea du helburu.
  • 3 metro alturako estrukturan ezarria, bi aldekakoa da, 1x1 m-ko bi panelez osatua alde bakoitzean.
  • Pantaila gehiago jartzea aurreikusi da, aurrekontuetan funts horretarako partida bat gorde delarik.

Tolosako udalak pantaila informatibo bat ezarri berri du San Frantzisko pasealekuan. Bi aldekako pantailaz osatuta, pertsona zirkulazio gehien zein eremu handiena hartzen duen gunea aukeratu da: Triangulo inguruko etorrera zein San Frantzisko pasealeku osoa hartzeko dago diseinatua.

Joseba Ormazabal, Herritarrekiko harremanak, Partaidetza eta Informazioaren gizartearen zinegotziak adierazi du herritarrei informazioa helaraztea duela helburu udalak eta “era garden bezain irisgarrian”, udalaren zein herriko gainontzeko eragileen berri izateko ahalik eta kanalik “erangikorrenak” ari direla abian jartzen legealdi hasieratik: “hasieran web orriaren, boletinen zein sare sozialen jarduna indartu genuen, duela bi urte iritsi zen Aleka aldizkaria, 2017 amaieran web orri berria jarri genuen martxan eta orain lehen informazio panela ezarri da. Tolosako udalaren komunikazio kanal propioen eraginkortasuna ari gara sustatzen etengabe”.

3 metro alturako estruktura batean ezarri da pantaila eta lau panelez dago osatua, 1mx1m bakoitza, binaka elkartuta alde bakoitzean. Led argiteriduna da eta 5,9mm-ko pixela. 24 orduz egongo da martxan, baina gauean intentsitatea gutxituko zaio.

Pantaila hau testu, irudi zein bideoak erakusteko gai da, eta bide horretan, udaleko informazio administratiboa, herriko agenda osoa, zein bultzatuko diren kanpainak emitituko dira bertan. Astero berrituko da edukia, erabat eguneratuz, eta ekitaldi berezietan emisio bereziak gauzatuko dira.

Estreinakoz ezarri da horrelako pantaila bat Tolosan, baina gehiago jartzea dago aurreikusia herrigunean zein auzoetan, aurtengo aurrekontuetan funts horretarako partida bat gorde delarik.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA