Memoriaren Eguna gogora ekarriz, adierazpen instituzionala, elkarretaratzea eta lore-eskaintza egin ditu Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/11/10 | Udate (HAZ-SAC)

Adierazpena. “Beste urte batez, Memoriaren eguna hizpide hartuta, Tolosako Udal Korporazioak bizikidetzaren eraikuntzan gure herriko memoria berreskuratzeak duen garrantzia gizarteratu eta horrekiko duen konpromisoa adierazi nahi du.

Jabetzen gara bizikidetza eraikitzea ez dela egun bateko lana, egunerokoa baizik. Etorkizuneko bizikidetzaren oinarri sendoak finkatzeak elkarlana eta batzen gaituen hori aztertzea eta horri heltzea suposatzen du. Bide horretan, euskal gizarteak bizi izan dituen eta bizi dituen egoera zail guztiak bere konplexutasunean aztertu beharrean gaude, errealitate anitzei erreparatuz, erantzun bateratuak emateko gai izan gaitezen.

Baina gaur, gure herriko biktima guztiei, hau da, giza eskubideen urraketak pairatu zein pairatzen dituzten pertsona guztiei, gogora ekarriz, aitortza eman nahi diegu. Tolosako udalak pertsona horien guztien egia, justizia, erreparazio eta ez errepikatzeko bermea aldarrikatu nahi du.

Udalak biktima guztiei aitortza eman nahi die. Ez hori bakarrik, udalari ere dagokio, gertatutakoa berriro inoiz gertatu ez dadin, beharrezkoak diren urratsak egitea eta bide horretan oinarri sendoak finkatu eta bermatzea. Eta, aurrerantzean, hori izango da gure konpromisoa”.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA