NANa eta pasaportea berritzeko aukera 15 egunez behin izango da Tolosan

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/05/29 | Udate (HAZ-SAC)
  • Hurrengo aukera, ekainaren 15ean, Alondegi plazan, izango da. Aurrez hitzordua hartu beharko da, datorren astelehenetik hasita

Astelehenean zabalduko da ekainaren 15erako izena emateko hitzorduen aplikazioa. Hemendik aurrera, 15 egunez behin NANa eta pasaportea berritzeko aukera izango dute tolosarrek, herrian bertan. Aurretiazko hitzordua hartu beharko du interesa duen orok, eta horretarako, inprimakia bete beharko da, eta hitzordua aukeratu. Lehen txanda 08:30ean hasiko da eta azkena, 14:06an. 

Zita hartzeko garaian kontuan izan behar da, besteak beste, pasaportea eta NANa aldi berean berritu nahi dituenak bi hitzordu hartu beharko dituela, eta hitzordu bakoitza pertsona bakarrarentzat izango dela.

Zerbitzuak emandako jarraibideen arabera, hitzordua hartzeko aplikazioa zerbitzua jaso baino 15 egun lehenago aktibatuko da. Hitzordua baieztatzen duen mezuarekin batera, informazio gehigarria eta hitzordura eraman beharreko dokumentazioari buruzko informazioa ere jasoko da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA