NANa eta pasaportea berritzeko aukera izango da Tolosan

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/04/27 | Udate (HAZ-SAC)
  • Alondegi plazan izango da, maiatzaren 11n, goizez. Aurrez hitzordua hartu beharko da.
     

NANa eta pasaportea berritzeko aukera izango dute tolosarrek, herrian bertan. Horretarako, aurretiazko hitzordua hartu beharko du interesa duen edonork, gaur hasi (apirilak 27) eta maiatzaren 8ra arte.  Txanda guztiak bete dira jada.

Txandak hamabi minutuko tarteak izango dira. Lehen txanda, 08:30ean hasiko da, eta azkena 14:06an. Hitzordu bakoitzean, bi eskaera kudeatuko dira aldi berean. Pasaportea edo NANa berritzeko aukera egongo da, eta biak aldi berean egin nahi dituenak bi hitzordu hartu beharko ditu. Hitzordu bakoitza pertsona bakarrarentzat izango da. Ondorioz, adin txikiko bat laguntzeko eta bi NAN berritu behar badira, bi hitzordu hartu beharko dira.

 

Halaber, herritarrak kontuan izan behar du honako informazio praktiko hau:

 

NAN
 TASA: 12,00 euro (ESKUDIRUTAN)

Familia ugaria: doakoa (nahitaezkoa da indarrean dagoen familia ugariaren titulua aurkeztea)

 

IRAUNGITZEAGATIK BERRITZEA, DATUAK ALDATU GABE

 *NANa

 *Argazki berri bat (koloretan, atzealde zuria duela, aurpegia garbi ikusten dela)

NANa GALDU EDO LAPURTZEAGATIK BERRITZEA

 *Salaketa jarri badu, ekarri egin beharko du. Interesduna 14 urtetik beherakoa bada, aitarekin edo amarekin, legezko tutorearekin edo ahaldunarekin etorri beharko du, indarrean duen NAN/AIZarekin.

Kasuaren arabera, baliteke argazki bat behar izatea.

NANa LEHEN ALDIZ

 *Erregistro Zibilaren hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria (duela 6 hilabete baino gutxiago emana), «NANa lortzeko bakarrik egina».

 *Errolda-ziurtagiria (3 hilabetera iraungitzen da).

 *Argazki berri bat (koloretan, atzealde zuria duela, aurpegia garbi ikusten dela).

 *Interesduna 14 urtetik beherakoa bada, aitarekin edo amarekin, legezko tutorearekin edo ahaldunarekin joango da, eta indarrean dagoen NAN/AIZa eraman beharko du.

FILIAZIO-DATUAK ALDATZEA

 *Argazki berri bat (koloretan, atzealde zuria duela, aurpegi garbi ikusten dela).

 *NAN

 *Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria, datuak aldatu direla egiaztatzen duena (duela 6 hilabete baino gutxiago emana).

 *NANa indarrean badago, datuak aldatzeko eragiketa doakoa da). 

 

PASAPORTEA
 TASA: 30,00 euro (ESKUDIRUTAN)

Familia ugaria: doakoa (nahitaezkoa da indarrean dagoen familia ugariaren titulua aurkeztea)

 

 *Argazki berri bat (koloretan, atzealde zuria duela, aurpegia garbi ikusten dela).

 *Indarrean dagoen NANa

 *14 urtetik beherakoa bada eta NANik ez badu, hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria ekarri beharko du, pasaportea lortzeko egina dagoela jasotzen duena (Espainian emandako pasaportea izan ezean).

 *Pasaportearen titularra 18 urtetik beherakoa bada, aita eta amarekin (biak) etorriko da, indarrean dituen  NAN/AIZarekin (edo hitzez hitzezko jaiotza-ziurtagiriarekin). Tutoretzapekoen kasuan, tutore diren pertsona guztiak etorriko dira, NANa/AIZ eta tutorea izendatzeko epaia hartuta.

 *Indarrean zen pasaportea galdu bazaio edo lapurtu badiote eta salaketa jarria badu, ekarri egin beharko dira.

 *Aurreko pasaportea, oraindik iraungita ez badago.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA