Udal zerbitzu batzuetan ordutegi aldaketak izango dira udan

Tolosako Udala
2024/06/25 | Udate (HAZ-SAC)
  • Uztailean eta abuztuan, UDATEren, udal liburutegien, hondakinen bulegoaren, kultur etxearen edota Andragoraren ordutegiak aldatuko dira

 

 

UDATE: 

  • Herritarren Arreta Zerbitzuaren ordutegia, uztailean eta abuztuan:

    • Astelehenetik ostegunera: 07:15-14:15

    • Ostiralak: 08:15-14:15

Udal Liburutegia:

  • Uztaila: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era, baita asteazken arratsaldetan 16:00etatik 19:00etara ere. 

  • Abuztua: 10:00etatik 13:30era

Haur Liburutegia:

  • Uztailean eta abuztuan goizez bakarrik irekiko da, 10:00etatik 13:30era.

Kultur Etxea:

  • Uztailaren 16ra arte, goizez eta arratsaldez zabalduko da, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

  • Uztailaren 17tik abuztuaren 2ra (biak barne), goizez, 10:00etatik 13:00etara.

  • Abuztuaren 5etik 23ra (biak barne), Kultur Etxea itxita egongo da.

  • Abuztuaren 26tik aurrera, goizeko eta arratsaldeko ordutegiari ekingo zaio berriro, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Hondakinen bulegoa:

  • Ostegun eta ostiral goizez zabalduko ditu ateak, 8:30etik 14:00etara. 

  • Uztailean zehar zerbitzua Gorosabel eraikinean emango du; abuztuan, UDATEn.

Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxea:

  • Ekainaren 28an, ostirala, Andragora 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, eta arratsaldean itxita izango da. 

  • Uztailean, goizez irekiko da, 8:00etatik 14:00etara.

  • Abuztuan itxita egongo da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA