Euskal emakume eskultoreen erakusketarekin hasiko da Tolosako Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren baitako egitarau zabala
2023/11/02 | Berdintasuna
- Azaroaren 25eko ekitaldiak aurkeztu dituzte Tolosako Udalak, Tolosako Asanblada Feministak, Euskal Emakume Eskultoreak taldeak eta Evaren Alabak Tolosako antzerki taldeak
- Aranburu jauregian zabalduko dute bihar (azaroak 3) Euskal Herriko 20 artistaren erakusketa abenduaren 9ra arte, eta bisita gidatuak izango dira hiru egunetan