Zabalik daude ANDRAGORA Tolosaldeko Emakumeen Etxearen ateak, eskualdeko erreferentziazko gune feminista berria
2024/02/19 | Berdintasuna
- Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik eta helburu du emakumeen ahalduntzea eta parte-hartze soziopolitikoa sustatzea.
- Askotariko zerbitzu eta jarduerak eskaini eta antolatuko dira, 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta: topaketak, tailerrak, ikastaroak, jarduera kulturalak… Aholkularitza psikologikoa eta juridikoa ere eskainiko dira.