Tolosako Jabetze Eskolak 16 jarduera antolatu ditu martxotik ekainera bitartean egiteko
2021/02/22 | Berdintasuna
2021-eko udaberriko zikloa martxoaren 15ean hasiko da eta ekainaren 3an amaituko da. Ohi bezala, ikastaroak, tailerrak, irakurketa eta musika saioak eta solasaldiak egongo dira. Ekintzak Tolosako Udaleko Kultura sailarekin eta hainbat elkarterekin elkarlanean antolatu ditu Tolosako Udaleko Berdintasun sailak.