Hasi dira ANDRAGORA Tolosaldeko Emakumeen Etxea eraikitzeko lanak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/06/13 | Berdintasuna
  • Urbycolan S.L. enpresak egingo ditu lanak eta obrak 597.709,22 euroko aurrekontuarekin esleitu dira (BEZ barne). Aurreikuspenen arabera, aurreko lokala 2023ko urtarrilerako amaituta egongo da eta atzealdeko lokala berriz otsailerako.
  • Emakumeen Etxea diseinatzeko egin den prozesu partehartzaileari jarraiki, Emakumeen Etxearen irudia sortzeko lehiaketa irekia abiarazi du Udalak.

 

 

Proiektua elkarlanean zehazteko partaidetza prozesua amaituta, gaur bertan hasi dira ANDRAGORA, Tolosaldeko Emakumeen Etxea, eraikitzeko lanak. Tolosako Inpernu kaleko 5,7 eta 10 zenbakietako lokaletan eraikiko da, elkarren ondoan dauden bi lokaletan. Era berean, Tolosako Udalak lokalak egokitzeko eta bertako plaza eraberritzeko obrak ere egingo ditu.

Guztira, 600 metro karratu izango ditu etxeak eta hainbat espazio: harrera-gunea, egongela, areto nagusia, balioanitzeko gelak, bilera gelak, bulegoak... espazioa erakargarriagoa egiteko, kanpoaldeko itxura eraberrituko da eta bateratasuna emango zaie, material berdinak erabilita, bi lokalei zein kanpoko plazari. Espazio malgua izango da, erakargarria eta irekia, erabilera anitzetarako. Espazio txiki zein pribatuak ere izango ditu.

Lanak faseka egingo dira. Lehenik aurreko lokala egokituko da eta 2023ko urtarrilerako prest izatea aurreikusten da. Ondoren, atzealdeko lokala eta plaza eraberritzeko lanak egingo dira, eta, aurreikuspenen arabera, hauek otsailerako amaituta egongo dira.

Urbycolan S.L. enpresak egingo ditu lanak eta zortzi hilabeteko iraupena izango dute. Obrak 597.709,22 euroko aurrekontuarekin esleitu dira (BEZ barne). Aldi berean, altzarien horniketari dagokion esleipena abiatu du Udalak 85.000 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne).

Emakumeen Etxearen irudia sortzeko lehiaketa irekia

ANDRAGORA diseinatzeko aurrera eraman den prozesu partehartzaileari jarraiki, Tolosako Udalak eskualdeko Emakumeen Etxearen irudia sortzeko lehiaketa irekia abiarazi du. Tolosaldean bizi diren edo Tolosaldean jaio diren 16 urtetik gorako emakumeek parte hartu dezakete logotipoaren eta nortasun kolektiboaren sorreran.

Lehiaketan parte hartzeko, honako dokumentuak aurkeztu beharko dira: logotipoa, logotipoari buruzko memoria, nortasun kolektiboaren oinarrizko eskuliburua, eta logotipoa paperezko euskarietan, prensa idatzian, argitalpenetan eta abarretan aplikatzeko adibideak.

Lanak aurkezteko epe muga irailaren 30a izango da, 30a barne. Berdintasuna@tolosa.eus helbidean aurkeztu behar dira lanak, eta irabazleak 1.500 euroko saria jasoko du.

Kontsultatu lehiaketan parte hartzeko oinarriak hemen. Zalantzarik izanez gero, berdintasuna@tolosa.eus helbidera idatzi edo 943 67 03 83 telefonora deitu.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA