Emakumeen Etxea definitzeko parte-hartze prozesuaren 2. faseko Gune Zabalaren azken bilera ostegunean, abenduak 13
2018/12/11 | Berdintasuna
19:00etan izango da Tolosako Udaletxeko Batzar Aretoan. Lehen fasean, maiatzaren eta ekainaren artean garatua, definitu ziren etxearen printzipioak, filosofia, erabilera, helburuak eta lan-ildoak. Bigarren fasea amaitzear dira orain; etxearen antolamendua, kudeaketa, baliabideak edota izena bezalako alorrak ari dira lantzen. Lokal ezberdinak ere bisitatu dituzte.