Emakumeenganako indarkeriaren kontra, dantzan
2018/11/26 | Berdintasuna
Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren bueltan, flashmoba gauzatu zen azaroaren 24an. Urtero moduan Triangulo plazan gauzatu da eta indarkeriari ezetz esatea zuen helburu. Aurtengo kantua GO!azen taldearen 'Denok ZU' izan da eta koreografia, Miren Nazabal, Mirari Aldazabal eta Maria Murok egin dute. Argazki galeria atxikita.