Gizarte Zerbitzuetako bulegoak itxita izango dira urtarrilaren 23, 24 eta 27an, jatorrizko bulegoetara itzulera prestatzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/01/17 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Ohiko bulegoetako obrak amaituta, bulegoetako materiala Aranburu Jauregitik ohiko bulegoetara eraman ahal izateko, urtarrilaren 23an, 24an eta 27an Gizarte Zerbitzuetako bulegoak itxita izango dira.


Uztailaren amaieran Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoak Aranburu Jauregira lekualdatu ziren, espazioa berregokitzeko lanak egin ahal izateko. Bada, obrak amaituta, jatorrizko espaziora, hau da, udaletxera, itzuliko dira.

Bulegoetako material guztia leku batetik bestera mugitu ahal izateko, ordea, datorren asteko ostegunetik hasita ez da zerbitzurik emango, harik eta bulego berriak prest izan arte. Urtarrilaren 28tik aurrera ohiko moduan emango da zerbitzua Gizarte Zerbitzuetako ohiko gunean.

Herritarrei eskaintzen zaien arreta eta bertako langileen lan espazio, baliabide eta azpiegiturak hobetzea izan da lanen helburua. Espazioa behar berrietara egokitu da, lantaldea handitu egin baita. Bilera gela berreskuratu ez ezik, itxarongela eta komunak ere berritu dira, irisgarritasuna bermatzeko neurri guztiekin.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA