Etxebizitza Sailak eta Tolosako Udalak Amarotzen alokairuko 111 etxebizitza babestu eraikitzea adostu dute
2022/04/04 | Urbanismo
Etxebizitzaren Legearekin bat datorren alokairuaren aldeko apustu garbia eginez, alokairuko babes ofizialeko 111 etxebizitza (aBOE) berri eraikiko dituzte Amarozko Paper-fabrika azpiesparruko partzeletako batean, eremuaren hirigintza-garapenaren lehen fase gisa.