Zubiberria ordezkatzeko proiektuak egungo zubiaren estetikarekin lotura handiagoa izan dezan eskatu dio Udalak Uraren Euskal Agentziari
2023/03/24 | Urbanismo
Joan den asteko informazio bilera irekian herritarrek azaldutako zalantza eta kezkekin bat eginez, Udalak URA- Uraren Euskal Agentziari eskatu dio Zubiberriaren proiektuaren ezaugarri hidraulikoen onurei eutsiz, diseinu berri bat aztertzeko, eraikiko den zubi berriak hiri-paisaiarekin bat egin dezan eta egungo zubiaren ahalik eta antzekoena izan dadin.