Belate eta Larramendi arteko pasabidea hurrengo igandean jarriko dute

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/11/17 | Hirigintza

 

  • Azaroaren 20tik 26ra egitura jartzeko lanak egingo dira, hortaz, denbora horretan ezingo da autoa aparkatu inguruko aparkalekuetan. 
  • Igandean Belate pasealekua guztiz moztuko da ibilgailu eta oinezkoentzat, Hernialdeko bidegurutzera arte, garabiak jartzeko.

 

Larramendi eta Belate arteko pasabidea hurrengo igandean, azaroaren 26an kokatuko dute bere tokian. Egitura datorren astelehenean, azaroaren 20an, ekarriko dute, eta aste osoan zehar egingo dituzte muntaketa lanak. 

Lan horien ondorioz, azaroaren 20tik (astelehena) 26ra Belate pasealekuko aparkalekuetan ezingo da autorik utzi. Hala ere, Zuloaga auzora doan bidea irekita mantenduko da. 

Igandean, berriz, Belate pasealekua guztiz moztuko da Hernialdeko bidegurutzeraino, oinezko nahiz ibilgailuentzat, hiru garabi jarri behar baitira, bi Belaten eta beste bat Larramendi aldean.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA