Ospitalea eraiki ahal izateko HAPOaren aldaketa puntualaren inguruko herritarrei zuzendutako saio irekia, azaroaren 8an

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/11/02 | Hirigintza
  • Tolosako Udalak abian jarri zuen Tolosako HAPOaren aldaketa puntuala 24-Iurre eremuan, ospitalea bertan eraiki ahal izateko.
  • Parte-hartze hitzordua hurrengo asteazkenean izango da 19:00etan hasita, udaletxeko udalbatza aretoan. 

 

Tolosako Udalak abian jarri zuen Tolosako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) aldaketa puntuala 24-Iurre eremuan, ospitalea bertan eraiki ahal izateko. Horren harira datorren asteazkenean, azaroaren 8an, herritarrentzako saio ireki bat antolatu da 19:00etan, udaletxeko udalbatza aretoan. 

HAPOa aldatzeko lan osoa lau fasetan banatzen da eta une honetan lehenengo faseko parte-hartze saioa gauzatuko da. Zentzu  honetan, lehen fasean ingurumen-ebaluazioarekin hasteko eskabidea, ingurumen-dokumentu estrategikoa eta plan orokorraren aldaketa idatziko dira.  

Helburua: herritarren ekarpenak jasotzea

Herritarrek parte hartzeko lehenengo bilera irekia fase honetan antolatu da eta hurrengo asteazkenekoa izango da. Hala, dokumentua idazten hastearekin batera diagnostiko teknikoa osatzeko tolosarren ekarpenak jasotzea da hitzorduaren helburua.

Herritarrekin bigarren bilera

Herritarrek parte hartzeko bigarren bilera irekia bigarren fasean antolatuko da. Hitzordu  horretan hasierako onespeneko hirigintza-dokumentuaren aurkezpena egingo da. Jarraian, hirugarren fasean, behin-behineko onespena emango zaio dokumentuari, alegazioen balorazioa egingo da eta txosten sektorialen azterketa ere bai. Eta, laugarren eta azken fasean, behin betiko onespena jasoko du dokumentuak. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA