Udalak 'Frontón' eraikina eraberrituko du, 30 urterako kontzesioa lehiaketa publikora ateratzeko
2018/05/07 | Urbanismo
Aurten 500.000 euro bideratuko ditu Udalak zeregin honetara: teilatua eta fatxada berritu eta irisgarritasuna bermatzeko maldak eta igogailua eraikiko dira. Maiatzean jarriko dira kafetegia eta jatetxea ustiatzeko baldintza pleguak jendaurrean, interesdunek proposamenak aurkezteko. Ustiapena udararako esleituta izatea aurreikusten da.